About

Hiri eta auzo osasungarriago eta bidezkoagoak sustatzen ditugu, pertsonen eguneroko bizitzan eta ongizate fisikoan, mentalean eta sozialean ingurune urbanizatuek eta eraikiek duten eragina oinarri hartzen duten diagnostikoen eta proiektuen bitartez. Horretarako hainbat ikuspegi hartzen ditugu ardatz, besteak beste generoa, zahartze aktiboa, haurtzaro autonomoa, aniztasun funtzionala edota ahalmen ekonomikoa.

Erakunde publikoentzako egiten dugu lan: alorren arteko zeharkakotasuna bultzatzeaz gain, politikarien, teknikarien eta hiritarren prestakuntza eta partehartzea sustatzen dituzten prozesuak proposatzen dizkiegu. Gure asmoa da erakunde hauek eraikin eta espazio publikoen plangintzan eta eraldaketan bideratzea, zaintza lanak, eguneroko mugikortasuna, jolasa, paseatzea edo bat-bateko harreman sozialak bezalako jarduerei lotutako beharretara moldatu ditzaten.

Oinarri teknologikoa duten zerbitzuak sortu ditugu: “Hiribili” (Ermuan jarria) sistemari esker, ibiltarien jarraipena eta ibiltaritzaren herri-mailako monitorizazioa egiten da, software bat eta oinezko ibilbide-sarean jarritako detektagailudun balizen bitartez. Sistema hau moldatuz, Donostia2016rako “Hiribiltzen” erronka kolektiboa prestatu genuen, ibiltzea topagune proposatzen zuena eta ezberdinek osatutako bikote eta taldeek elkarrekin egindako distantziak batzen zituena.

Projekta Miren Vives eta Patxi Galarraga arkitektuok osatzen dugu. Gure ibilbidea arkitektura bulego klasiko gisa hasi genuen eta zenbait urtetan zehar lan desberdin asko egin ere bai. Alor honetan egindako lanen zerrenda webgune honetako Projekta atalean ikus ditzakezue.

 

Patxi Galarraga, arkitektoa

669 496 171

pgalarraga @ projekta.es

linkedIN: Patxi Galarraga

twitter: @PatxiGalarraga

Miren Vives, arkitektoa

669 496 173

mvives @ projekta.es

linkedIN: Miren Vives

twitter: @MirenVives

Promovemos ciudades y barrios más saludables y equitativos, mediante diagnósticos y proyectos basados en el impacto de los entornos urbanizado y construido sobre la vida cotidiana de las personas y su bienestar físico, mental y social. Nos apoyamos para ello en perspectivas como el género, el envejecimiento activo, la infancia autónoma, o la diversidad funcional o la capacidad económica.

Trabajamos para entidades públicas, a las que proponemos procesos que impulsan la transversalidad entre áreas y la formación y participación de responsables políticos, técnicos y ciudadanía. Nuestro objetivo es orientar a estas entidades en la planificación y transformación de edificios y espacios públicos para adaptarlos a necesidades vinculadas a actividades como los trabajos de cuidado, la movilidad cotidiana, el juego, el paseo o las relaciones sociales espontáneas.

Hemos creado herramientas de base tecnológica como “Hiribili” (implantado en Ermua) para el seguimiento de paseantes y la monitorización poblacional del paseo, mediante un software y una red de balizas detectoras instaladas en una red de recorridos peatonales. Adaptando este sistema diseñamos la experiencia “Hiribiltzen” para Donostia2016, proponiendo el paseo como encuentro entre diferentes, con un reto colectivo al que se sumaban las distancias recorridas en compañía.

El equipo de Projekta lo formamos Patxi Galarraga y Miren Vives. Tenemos más de diez años de experiencia acumulada en distintos campos tanto de la arquitectura (teórica y construida), como del urbanismo. Los proyectos realizados en este periodo podéis verlos en el apartado Projekta .