Arrigorriagako Irisgarritasun Plana, generoa eta parte-hartzea gidalerro.

2017 urtean zehar Arrigorriagako Irisgarritasun Planaren eguneratzea igaro dugu, besteak beste. 

Irisgarritasun Planaren araudi esparrua bi legetan oinarritzen da, Irisgarritasuna sustatzen duen 20/1997 Legeak, abenduaren 4koa, eta estatuko Orden VIV/561/2010, autonomia erkidegokoa bata eta estatukoa bigarrena. Eguneratze hau egiteko orduan gainera, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna sustatzen duen 4/2005 Legea hartu da kontuan, zeinek genero ikuspegia udal plangintzan txertatzea bermatzen duen. Hau izan da plan honen berrikuntza handienetakoa, beharrezkoa eta derrigorrezkoa izan arren genero ikuspegia ez baita sistematikoki dokumentu hauetan aintzakotzat hartzen. Hori dela eta, Udalak 2008an genero ikuspegitik egindako hiri-diagnosia kontuan hartu da planaren eguneratzean.

Irisgarritasun Plana eguneratzean genero ikuspegia hasieratik txertatzea aurrerapausu handia izan da, plana aberastu baitu.

Irisgarritasun Planak, genero ikuspegiaz gain, parte-hartze zabal eta anitza izan du prozesuaren bi etapa ezberdinetan: diagnostikoaren garaian eta proposamenen leheneste unean. Guztira zortzi parte-hartze foru egin dira, eta deialdi bereizietara gonbidatu dira bai desgaitasun ezberdinak dituzten pertsonak baita talde ezberdinetako partaide diren emakumeak ere. Foru bereizi hauetaz gain, herritarrei, teknikariei eta politikariei zuzendutako saioak ere egin dira.

Parte-hartze zabalak  herritarren formazioa eta planarekiko inplikazioa bideratzen du.

Udalak Planaren idazketan zehar agertu duen konpromisoa nabarmendu nahi dugu: Berdintasun eta Hirigintza Arloetako teknikariek parte hartu dute prozesu osoan zehar, batez ere parte-hartze foroen inguruan. Gugan jarritako konfidantza eskertzea besterik ez zaigu gelditzen, plangintzaren ikuspegi globala izateagatik zoriontzeaz gain.