Berrogeita hamar lagun inguru ErmuaMugi!-ko lehenengo ibilaldian

Pasa den ekainaren 11n berrogeita hamar bat lagun inguruk parte hartu zuen Ermuko Ibilbide Osasungarrien sarean programatutako lau ibilbideetatik egin den lehen taldeko paseoan.

grupo-ermua

Jarduera Ermua Mugi! programaren baitan dago, Kirol eta Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoek garatuta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Ermuko Osasun-zentroaren elkarlanarekin. Estreinu egunean jarduerak 64 urtetik gorako berrogeita hamar lagun inguru bildu du, eta ibilbidean zehar Eguneko Psikiatria Zentroko dozena bat bolondres izan dute lagun. Baita, jardunean alkate den Carlos Totorika, Osasun Publikoko teknikari Enar Ortuondo eta Athlon enpresako langileak, Jarduera Fisikoaren Orientaziorako Tokiko Puntua artatzen dutenak.
Ibiltari askok bere pultsera estreinatu ahal izan zuen sareko adar honek Zubiaurren, San Antonion, San Lorenzon eta Sallabenten dituen lau detektagailuetan. Ibilaldiaren amaierako hamaiketakoan berriz, sandia eta meloi freskoa izan zituzten aukeran.

Informazio gehiago udal webgunean.

Deja un comentario