Udalerriaren diagnostikoa Genero Ikuspegitik

(También puedes leer este post en castellano)

Nolakoa da nire udalerria Genero Ikuspegitik? Ba al dago konponbiderik hiri-diseinuaren aldetik nire hiriko puntu beltzen aurrean -eraso eta mehatxuei dagozkienak, kalte eta arriskuekin zerikusia dutenak edota irisgarritasunarekin lotutakoak-? Nola eragiten dio eskualdeko mugikortasun sistemak emakumeen eta gizonezkoen denboren erabileren kontziliazioari? Emakumeek eta gizonek aukera berberak al dauzkagu etxebizitza eskuratzeko edota auzoko, udalerriko zein eskualdeko baliabideetara iristeko? Nola eragiten dute gure auzoetako espazio publikoek lan erreproduktiboaren gain? Nola txerta ditzakegu zaintza lanak udal ekipamenduen diseinuan eta kudeaketan?

Projekta Urbes-eko aholkularitza lanean ildo nagusienetakoa dugu Genero Ikuspegiaren arabera eraikin, auzo, udalerri edota eskualdeen diagnostikoa egitea, emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdinkeriak murriztea eta berdintasuna sustatzea helburu duten proposamenak lantzearekin batera. Metodologia malgu bat garatu dugu, lan bakoitzaren eskalara moldagarria, eta esparru desberdinei aplikagarria, bai dauden espazio publiko eta eraikinei, zein planifikazio eta proiektu dokumentuei.

Hiri Generograma - Generograma Urbano (Projekta Urbes)
Hiri Generograma – Generograma Urbano (Projekta Urbes)

Projekta Urbes-etik batez ere Euskadiko udalei eskaintzen diegu aholkularitza teknikoa, askotan beste administrazioek tokiko erakundeei ematen dizkieten laguntza ekonomikoetaz baliatuz. Post honetan azpimarratu nahi dugun diru-laguntza dugu hauetako bat, Emakundek ematen duena:

  • Ebazpena, 2018ko abenduaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2019ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdia egin eta arautzen duena. Diru-laguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko bideratuko dira.
  • Diru-laguntzaren kudeaketa eta informazio gehiago: esteka.
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko urtarrilaren 31a.
  • Zenbatekoa: %75 (gehienez 15.000€ proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000€ koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek aurkezten badu).

Projekta Urbes-ek Genero Ikuspegiaren araberako hirigintzan egin dituen lanen zerrenda, hastapenean diagnostiko bat barne hartzen dutenak :

  • Jardunean: Bilbo Metropolitarraren LZPean (“PTP”) Genero Ikuspegia txertatzea, Bizkaiko Foru Aldundiarentzat.
  • Jardunean: Arrigorriagako HAPOan Genero Ikuspegia txertatzea.
  • Jardunean: Genero Ikuspegitik Markina-Xemeingo Eraikuntza- eta Hirigintza-Ordenantzak idaztea.
  • Jardunean: Zaratamo Eskolako kanpo-espazioen erabileraren diagnostikoa Genero Ikuspegitik.
  • 2018: Barakaldoko HAPOaren aldaketaren Generoaren araberako Eraginaren Ebaluazio-Txostena, 04-Calero (Burtzeña) esparruari dagokiona.
  • 2018: Basauriko HAPOan Genero Ikuspegia txertatzea.
  • 2018: Markina-Xemeingo HAPOaren Generoaren araberako Eraginaren Ebaluazio-Txostena.
  • 2017: Soraluzeko Mapa Morea: udalerriaren diagnostikoa Genero Ikuspegitik.
  • 2017: Arrigorriagako Irisgarritasun Plana, Genero Ikuspegiarekin.
  • 2017: Zarautzko Salberdin esparruko Hirigintza-Proiektuaren Ebaluazioa eta Proposamenak Genero Ikuspegitik.
  • 2016: Astigarragako Mapa Morea: udalerriaren diagnostikoa Genero Ikuspegitik.
  • 2015: Bilboko HAPOko Aurrerakinean Genero Ikuspegia txertatzea.
  • 2014: Andoaingo udalerriaren diagnostikoa Genero Ikuspegitik.
  • 2013: Irungo HAPOan Genero Ikuspegia txertatzea.

Baldintzak aldeko direnean, partaidetzazko diagnostikoak garatzen ditugu, aldez aurretik formazio trebakuntza prozesu bat behar dutenak. Erakunde publikoei Genero Ikuspegiaren araberako hirigintzan Projekta Urbes-ek eman dizkien formakuntzak:

  • Udaletan, Hirigintza eta beste arloetako teknikariei zein udal-ordezkariei:  Basauri, Lekeitio, Elgoibar, Calahorra, Amurrio, Soraluze, Arrigorriaga, Zarautz, Astigarraga, Irun.
  • Etxebizitza, Hirigintza eta Lurralde-Plangintzako erakundeetan, teknikariei: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetza, Visesa, Alokabide, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Plangintzako Saila, Valentziako udaleko Hirigintza Saila.
  • Osasun arloko teknikariei: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Madrilgo udala.