Elkarbizitza eta espazio publikoa (I)

Hirigintza ez da, inondik inora, gizarteko arazo guztien sendagile. Premisa hau oinarritzat hartuz, has gaitezen hausnarketan.

Espazio publikoa da gure elkarbizitzaren eszenatoki nagusia eta bere formak eragin handia du pertsona (=aktore) bakoitzak joka dezakeen paperean. Auzoei buruz ari garenean, eragin hori hare handiagoa da, pertsona eta lekuaren arteko lotura ere sakonagoa bait da.

Kohesio sozial maila* ezberdinak daude:

elkarbizitzak

Bereizketa kasuetan ez da talde ezberdinetako pertsonen arteko nahasketarik ematen espazio berean. Talde homogeneo ezberdinak ageri dira espazio publikoan zehar sakabanatuta.

Bizikidetza ematen denean aldiz, espazio bera partekatu arren, ez da beraien arteko harremanik sortzen. Bakoitzak bere aktibitateari ekiten dio, ondokoa kontutan hartu gabe.

Elkarrekintzaren kasuan, espazio berean nolabaiteko harremana sortu ohi da, elkar agurtu edo elkarrizketak adibidez.

Elkarbizitza da lortzen zailena: espazio berean ekintzak partekatzea suposatzen du.

Baina nolatan lagun dezake espazio publikoaren formak elkarbizitza sortzen? Hirigintzaren lana elkarbizitza hori erraztuko duten baldintzak sortzea izan beharko luke eta hori lortzeko errezetaren osagai batzuk hauek dira:

  • Funtzio aniztasuna duten espazioak sortu, jarduera ezberdinak leku berdinean eman daitezen.
  • Espazio publikoaren erabilpena erraztu, irisgarritasun eta segurtasun gaiak kontutan hartuz.
  • Espazio publikoen arteko lotura egokia bermatu, oinezkoen erabilpena erraztuz.
  • Auzokideen auzoarekiko lotura emozionala sustatu, komunitatea indartuz.

Osagai hauek nola lortu eta nahastu bihurtu da gakoa.

Filmeetan dioten bezala, “jarraituko du”.

*Col·lectiu Punt 6-en “Emakumeak lanean. Genero Ikuspegitik Hiri Azterketa Gida” gidaliburuan oinarrituta.

Deja un comentario