Eskola patioak eta generoaren arteko harremanak

Donostiako Ibai Ikastolan ezin izango da futbolean jolastu patio orduan astelehen, asteazken eta ostiraletan. Jende askorentzat harrigarria izango zen berri hau, baina ez da azken aldian irakurri dugun bakarra, ez eta gure inguruko lehen esperientzia gai honen inguruan: Ondarruko Zaldupe eskolan duela pare bat urte antzerako ekimen bat jarri zen martxan.

Eskola patioak funtsezkoak dira haurren gizarte garapenerako tresnak eta gorputz hezkuntza lantzeko. 2005-2007 urteetan Austriako 20 ikastetxetan “Eskola patioak eta generoaren arteko harremanak” ikerketa egin zuten, haur eta gazteen osasuna, eskolek neska eta mutilei eskaintzen dien baldintzekin alderatuz.

EskolaPatio-1

Izan ere, ingurumenak eragin handia du portaeran. Ikerketa honen oinarrizko galderak ondokoak ziren:

– Nola jokatzen dute jolas orduan neska eta mutilek patioan?

– Zeintzuk dira umeen patio jarduna baldintzatzen duten eragileak?

Ikerketaren metodologia, berriz, honako hau izan zen:

– Behaketa eta bido grabaketa 60 jolas ordutan.

– Irakasle eta ikasleekin elkarrizketak.

– Tailerrak 20 eskolatan.

EskolaPatio-2

Ikerketak azaleratu zituen ondorio nagusia neska eta mutilen portaera oso estereotipatua izan zen. Neska zein mutilentzat ingurune egokiak bultzatzeko eskola patioek ikuspuntu berritzaile eta pedagokikoekin bateratutako era askotako espazio irekiak eskaini beharko lituzkete, estereotipo horiei aurre egin ahal izateko.

Neska eta mutilen garapenerako eskola patioak sustatzea hiru puntu hauetan oinarritu beharko genuke, beti ere ikerketa honen arabera:

– ikasle eta irakasleen partehartzea patioen planifikazio eta erabileran

– espazioak ezberdintzea, mugimendu eta komunikaziorako, erlaxatzeko eta ikasteko

– egitura eta espazioen eragin desberdinak aztertu talde ezberdinetan (adin, genero, etnia,…) eta hauek kontutan izan

EskolaPatio-3

Gai konplexua denik ezin uka dezakegu, baina gure artean lehen pausoak ematen ari direla jakiteak asko pozten gaitu.

Deja un comentario