Hiriak, guztiontzat berdin?

Normalean generoari buruz hitzegiten dugun arren, espazio publikoari dagokionez generazioak ere garrantzi handia du. Generazio esaterakoan adin guztiei buruz ari gara, noski, generoa aipatzerakoan genero aniztasunaz ari garen bezalaxe. Horrela soilik uler dezakegulako guztion hiria edo Urbes for All.

helduak kalean

Adin desberdinak, gaitasun desberdinak, pertzepzio desberdinak, behar desberdinak espazio-denbora berean: espazio publikoan.

Azken finean, espazio publikoa guztiona den heinean ahalik eta pertsona gehienen beharrei egokitu beharra du: guztion eskubidea da. Halere, oraindik mesede gisa ikusi ohi da desgaitu-fisikoentzat aparkalekuak jartzea eta luxuzkoa iruditzen zaigu familiei zuzuendutako aparkalekuak jartzea, Europako zenbait herrialdetan normalizatuta egon arren. Zer esanik ez arrapalei buruz: legeak malda zehatz eta helduleku bikoitzak behartu arren, oraindik orain, zenbait arrapala harriskuz beterik daude. Eta ez, bigarren heldulekua, hor behean gelditzen dena ez da soilik gurpildun aulkian doazen gutxi horientzat: jende baxua, haurrak eta jende helduarentzat ere balio dute.

Haur eta adinduentzat erosoa den hiria, guztiontzat da eroso. Onar ditzagun, beraz, diseinu unibertsalak eskaintzen dizkigun onurak.

jendea

Deja un comentario