Hirigintza Barneratzailea zertarako?

Izan ere, zer zerikusi du hirigintzak generoarekin? Beldurraren mapak egitea al da genero ikuspegitik egindako hirigintza? Kaleak arroxa kolorez margotzea proposatuko al duzue? Edo eta gaztelaniazko testuetan @ batek ordezkatuko al ditu o hizki guztiak?

Pink_Prints_2011_012
Pink Prints Happening, installation and object series. White t-shirts, pink-fluorescent acrylics, shoes and clotheslines. Via Assocreation.

Azken urteotan genero ikuspegia kontutan hartzen duen hirigintza ahoz-aho dabil. Oraindik ere diru-laguntza ofizialen menpe dago bere ezarpena eta hirigintza bulego askotan beste “Ingurumen Eraginaren Estudio” bilakatuko denaren susmo eta beldurra agerian da: paper gehiego gauza bera aurkezteko!

Baina zer diote hirigintzaren ikuspegi barneratzailea duela urte batzuk aplikatu zuten hiriek? Zeintzuk izan dira onura eta oztopoak? (Ia) Beti bezala, Viena hartuko dugu adibide eta bertako esperientziari buruz Ursula Bauer-ek Gender Mainstreaming in Viena: How the Gender Perspective Can Raise the Quality of Life in a Big City artikuluan esandakoak:

Esfortzuaren helburu nagusien artean hiriaren administrazio sail guztietan emakume eta gizonezkoenganako berdintasun tratamenduaren onarpena dago, (…) eta bereziki sistemaren barruan egituratutako integrazioa ezartzea, unean-uneko proiektuetaz gain.

(…)1990eko hasieran entzuten ziren “Orduan kaleak arroxaz margotu ditzagun!” komentarioa edo funtsezko galdera hau”Zertarako behar dugu hau? Gure sailarengan ez du inolako eraginik!”, pragmatikoagoak bihurtu dira eta 2007a geroztik implementazioaren gaira bideratu dira “Nola lor dezakegu hau?” galderaren inguruan.

Lehen begirada batean, aldaketek ez dirudite ikusgarriak. Hala ere, banakako lorpen bakoitzak genero ratioaren hobekuntza eta emakume eta gizonezkoek berdintasunez eragitea dakar, hala nola, irekitze ordutegi malguagoak, kaleen argiztatze hobea (…), komun zerbitzu ekipamenduak, haurren aldagela eta guzti, gizonentzat ere eskura, haurreskola eta zaharretxeetako langileen artean gizonezko gehiago agertzea (…).

Arkitektura feministaren dekana den Kerstin Dörhöfer-ek bikain adierazi zuen lez “emakumeon utopiaren ideia 100.000 gauza txikitan adierazten den eguneroko sistemen iraultza da. Aldatutako elementuen batuketak hiri erabat ezberdinak sortuko lituzke”.

gender_mainstreaming_roditelji Vienna-equal-2Vienna-equal
(Barkatuko didazue itzulpena, ez naiz batere aditua esparru honetan 😉 )

Deja un comentario