Irisgarritasun Planak egin eta eguneratzeko Udalentzako diru-laguntzak 2014

Aurten ere Eusko Jaurlaritzak argitaratu du Irisgarritasun Planak egin eta eguneratzeko udalentzako diru laguntza deialdia. Aurtengo deialdiaren berriztapen nagusia Planek %75ko diru laguntza jasoko dutela da, aurreko urteetan %50rekin laguntzen zen bitartean (eta iaz %80 izan zelarik). Gainera degradatutako eremu deklaratuetan edo birgaitze integratukoetan kokatzen diren lanek %60ko diru-laguntza jaso ahal izango dute gehienez, ohizko %50aren ordez.

Diruz lagundu daitekeen irisgarritasun-aurrekontua, gehienez, eskatutako irisgarritasun-aurrekontuaren % 50 izango da. Irisgarritasun-planen edo haien eguneratzeen kasuan, berriz, % 75 izango da. Halaber, degradatutako eremu deklaratuetan edo birgaitze integratukoetan kokatzen diren lanek, eskatutako irisgarritasun-aurrekontuaren % 60ko diru-laguntza jaso ahal izango dute gehienez.

Irisgarritasun Plana eguneratu… zertarako?

Irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntza bat eskatzen denean derrigorrezkoa da lan hori Irisgarritasun Planean agertzea. Horregatik, plana zaharkitua dagoelako edo eta behar berriak sortu direlako planean agertzen ez diren espazio edo eraikinetan, planaren eguneratzeak lan horiek aurrera eramateko diru-laguntzak lortzea ekar dezake.Planen eguneratzerako une bikaina da, beraz, irisgarritasuna bermatzeko hobekuntza-lanak egiteko asmoa duten Udalentzat.

Ikusi Aginduaren testua hemen.

irisgarri

2013ko deialdiaren ondorioz UrbesForAll-eko taldea Villabonako Irisgarritasun Planaren eguneratzearekin dihardugu. Aurreko plana 2001ekoa da eta Villabonak 13 urte hauetan izan dituen aldaketak begi bistakoak dira. Eguneratzeak azken urteetan sortu diren espazio publiko berriak eta aurreko planean agertu baina gauzatu ez zirenak izango ditu lehentasun gisa.

Villabona2014

Deja un comentario