Irisgarritasun Planak egin eta eguneratzeko Udalentzako Diru Laguntzak 2013

Joan zen irailaren 10ean Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 2013ko uztailaren 31ko Agindua argitaratu zuen, non hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2013ko deialdia egiten zen.

irisgarritasuna

Aurtengo deialdiaren berriztapen nagusia Planak %80ko diru laguntza jasoko dutela da, aurreko urteetan %50rekin laguntzen zen bitartean. Planen eguneratzerako une bikaina da, beraz, irisgarritasuna bermatzeko hobekuntza-lanak egiteko asmoa duten Udalentzat. Ikusi Aginduaren testua hemen.

Una respuesta a “Irisgarritasun Planak egin eta eguneratzeko Udalentzako Diru Laguntzak 2013”

Deja un comentario