Irisgarritasun Planak idatzi eta eguneratzeko diru-laguntzak 2017

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak gaur argitaratu du (PDF) hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dituen deialdia.

  • Diru-laguntza: %75% plana idazteko edo eguneratzeko.
  • Eskabideak aurkezteko epemuga: 2017ko urriaren 14a.
  • Planak aurkezteko epemuga: 2018ko abenduaren 5a.

Informazio osoa eta diru-laguntzaren kudeaketarako webgunea, esteka honetan.