Genero Ikuspegia Bilboko HAPOaren Aurrerakinean

(Leer el artículo en español)

Bilboko HAPOaren Aurrerakin dokumentua lantzen ari zen LKS-k genero ikuspegia bertan nola txertatu aztertzeko aholkularitza eskatu zigun, eta lan-taldean parte-hartzeko aukera izan dugu azken urtean zehar. Lan interesgarria izan da, aurrerapen dokumentuan ezarri ohi baitira Hirigintza Plan Orokorraren gida-lerroak, hau da, helburu orokorrak.

20161004_112212

Lanaren lehen zatia Informazio Memoria aztertzea izan zen, bertan sumatu genituen generoari buruzko gabeziak detektatu eta konpontzeko asmoz. Lanaren atal honen emaitza izan zen IV. eranskina. Legeria betetzeko genero ikuspuntuaren integratzerako dokumentu osagarria. Eranskin honen bitartez gabezia horiei erantzun nahi izan da, ondorio hauek ikusgai eginez:

  • Bilbon ere, zahartzaroak emakume aurpegia duela
  • Bilboko emakumeek errenta pertsonal baxuagoa daukatela
  • Emakumeek denbora-baliabide gutxiago dituztela
  • Bilbon segurtasun-eza handiagoa dela emakumeentzat

HAPOaren Proposamen Dokumentua osatzeko orduan, lau ondorio hauek hirigintzaren tresnetara hurbiltzeko bi lan-lerro definitu dira:

  • Segurtasuna: espazio publikoaren erabileran segurtasun pertzepzioa hobetzeko baldintzak kontuan hartu.
  • Denboraren kudeaketaren aldarrikapena: generoaren ikuspegitik, hiriaren konfigurazioak denbora pertsonalean duen eragina kontuan hartu beharreko aldagaia da.

Hiria guztiok eskura izan dezagun, honek konpaktua, konplexua, hurbila, irisgarria eta segurua izan behar du, besteak beste. Eta guzti hau zeharka lor daiteke soilik, helburuak zehaztu ondoren esparru bakoitzak bere tresnak erabiliz.

 

Eguneroko bizitzarako arkitektura eta hirigintza. Hitzaldia DAGET-en

Donostiako Arkitektura Eskolako Berdintasun Batzordeak antolatutako “Eguneroko bizitzarako arkitektura eta hirigintza” jardunaldietan parte hartzeko aukera izan dugu.

kartela_def

Bertan genero ikuspegia plangintzan txertatzeari buruz ditugun bi esperientziak kontatu ditugu:

  • Irungo HAPNaren Diagnostikoa, Ebaluazioa eta Egokitzapena Genero Ikuspegitik
  • Bilboko HAPOaren Aurrerapenean Genero Ikuspegia txertatzea

Ondorengo aurkezpenean ikus dezazue aurkezpena.

Hitzaldian aipatzen diren kontzeptuak hobeto ulertzeko bibliografia txiki bat prestatu genuen. Hementxe duzue eskura:

Bibliografia labur osatugabea

Irunen egindako txostena, berriz, lotura honetan eskura dezakezue:

Irungo HAPNaren Diagnostikoa, Ebaluazioa eta Egokitzapena Genero Ikuspegitik

Eta hemen gaztelaniaz:

Diagnóstico, Evaluación y Adecuación del PGOU de Irun en relación a la Igualdad de Mujeres y Hombres