Orioko HAPOaren ELEa

Atzo UEUk antolatutako Lurraldea & Hizkuntza – Oraina & Geroa III.jardunaldietan parte hartzeko aukera izan genuen. Ipuina dirudien arren (Orioko igelaren hitza ere izan zitekeen) kontakizuna izan da gurea, hiri antolamendurako planak hizkuntzaren ezagutza eta erabileran izan dezakeen eragin linguistikoa aztertzerakoan ikasitakoaren kontakizuna.

argazkiaren iturria, UEU
(argazkiaren iturria, UEU)

Orioko Udala Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berria ari da lantzen eta, lanketa horren barruan, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egin du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta UEMAren babesarekin eta Elhuyar Aholkularitza eta guk osatutako laguntza teknikoarekin. Oraingoz atzoko aurkezpena uzten dizuet eskura, etorkizun labur batean piska bat sakontzeko astia aurkituko dudan esperantzarekin.

Eguneratzea: 

Imanol Azkue aurreratu zait eta gaur bertan argitaratu du Elhuyar komunitatearen webgunean lanari buruzko azalpen sakon eta argia. Beraz, bertara bideratuko zaituztet, ez bait dut nik hobeto azalduko.

HAPO-a eta eragin linguistikoa Orio 

Andoaingo kaleak denontzat BERDIN (=)

Gaur aurkeztu dugu Andoaingo kaleak denontzat BERDIN (=), genero ikuspegitik herrian hobetu beharreko puntuen mapa osatzeko prozesua. Ekimen honetan Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean arituko gara eta Andoaingo Berdintasunerako II. Planeko ‘Herri Barneratzailea’-ri dagokion programaren barnean kokatzen da egitasmoa.   Andoain-diptikoa   Andoaingo elkarbizitza espazio publikoan nola ematen den aztertzeko lau ardatzetan zentratuko gara:

  • Segurtasuna
  • Mugikortasuna eta irisgarritasuna
  • Emakumeen presentzia espazio publikoan
  • Eguneroko bizitzarako ekipamenduak

Horretarako bost bilera-tailer ezberdin antolatu ditugu. Bilera horietan, genero ikuspegitik hirigintza lantzeko bideei buruz hitz egingo dugu kolektibo ezberdinekin, ondoren Andoaingo kalee azterketa bat egiteko.

  • Azaroak 17, 18:30tan. Gaztetxean, +18 gazteak
  • Azaroak 18, 17:00tan. Bertxin egoitzan, +60.
  • Azaroak 20, 18:00tan Gazte Lokalean, bertako erabiltzaileekin.
  • Azaroak 24, 18:30tan. Urigainen, Berdintasun Kontseiluarekin.
  • Azaroak 26, 18:30tan. Basteron, interesa duen herritar ororekin.

Informazio gehiagorako, Andoaingo Udalarekin harremanetan jarri, eta jarraitu ekimena facebook edo twitter bitartez.