Eskola patioak eta generoaren arteko harremanak

Donostiako Ibai Ikastolan ezin izango da futbolean jolastu patio orduan astelehen, asteazken eta ostiraletan. Jende askorentzat harrigarria izango zen berri hau, baina ez da azken aldian irakurri dugun bakarra, ez eta gure inguruko lehen esperientzia gai honen inguruan: Ondarruko Zaldupe eskolan duela pare bat urte antzerako ekimen bat jarri zen martxan.

Eskola patioak funtsezkoak dira haurren gizarte garapenerako tresnak eta gorputz hezkuntza lantzeko. 2005-2007 urteetan Austriako 20 ikastetxetan “Eskola patioak eta generoaren arteko harremanak” ikerketa egin zuten, haur eta gazteen osasuna, eskolek neska eta mutilei eskaintzen dien baldintzekin alderatuz.

EskolaPatio-1

Izan ere, ingurumenak eragin handia du portaeran. Ikerketa honen oinarrizko galderak ondokoak ziren:

– Nola jokatzen dute jolas orduan neska eta mutilek patioan?

– Zeintzuk dira umeen patio jarduna baldintzatzen duten eragileak?

Ikerketaren metodologia, berriz, honako hau izan zen:

– Behaketa eta bido grabaketa 60 jolas ordutan.

– Irakasle eta ikasleekin elkarrizketak.

– Tailerrak 20 eskolatan.

EskolaPatio-2

Ikerketak azaleratu zituen ondorio nagusia neska eta mutilen portaera oso estereotipatua izan zen. Neska zein mutilentzat ingurune egokiak bultzatzeko eskola patioek ikuspuntu berritzaile eta pedagokikoekin bateratutako era askotako espazio irekiak eskaini beharko lituzkete, estereotipo horiei aurre egin ahal izateko.

Neska eta mutilen garapenerako eskola patioak sustatzea hiru puntu hauetan oinarritu beharko genuke, beti ere ikerketa honen arabera:

– ikasle eta irakasleen partehartzea patioen planifikazio eta erabileran

– espazioak ezberdintzea, mugimendu eta komunikaziorako, erlaxatzeko eta ikasteko

– egitura eta espazioen eragin desberdinak aztertu talde ezberdinetan (adin, genero, etnia,…) eta hauek kontutan izan

EskolaPatio-3

Gai konplexua denik ezin uka dezakegu, baina gure artean lehen pausoak ematen ari direla jakiteak asko pozten gaitu.

Eskola Patio baten elkar-sortzearen esperientzia

Lluis Sabadell Artiga artista kataluniarrak Gironako Castellum Eskolan bi urtetan zehar patioa elkar-sortzearen esperientzia prozesua jaso du Guia pràctica per co-crear a l’escola gidan.

Prozesu honetan irakasle, ikasle eta gurasoek artista honen zuzendaritzapean eskolako patioa elkarrekin sortu dute, diseinutik hasi eta eraikitzerainoko pauso guztietan.

escola castellum

Bost pausotan egin da:

Fase 0- Prozesuaren diseinua

Fase 1- Ezagutu

  • Galdetu
  • Behatu
  • Inspiratu
  • Esperimentatu

Fase 2- Elkar-sortzea (Co-creació)

Fase 3- Eraiki

Fase 4- Ospatu

Hona hemen prozesuaren bideoa ikusgai:

Eskola patio bat Danimarkan | Patio de escuela en Dinamarca: Skade Skole

Eskalatzeko hormak, parkour-erako instalazio egokituak eta zuhaitz artifizialak. Rosan Bosch arkitektura estudioak Aarhur daniar hiriko Skade Eskolan ariketa fisikoan oinarritutako jolas patio bat diseinatu du.

skade01

Adin guztietako umeengan pentsatuz, jolasa, ariketa fisikoa eta sormena lantzera bultzatzen ditu espazio berritzaile honek. Funtzio anitzeko espazio bat sortu nahi izan zuten eskola honetan, baloi jokoetaz gain bestelako jokoei lekua egingo ziena. Beti ere, ariketa fisikoa oinarritzat hartuz, batez ere 9-10 urtetik aurrerako umeei zuzendutako espazioak sortu nahi izan zituzten; jolasa gizarte harremanetako tresna izanik aukera ezberdinak eman nahi izan zaizkie ume eta gazteei espazio berezi hauen bidez.

Paredes de escalada, una instalación de parkour y trepar a los árboles artificiales. Con un énfasis en el juego y la actividad física Rosan Bosch ha creado un parque de la actividad innovadora para la Escuela Skade en la ciudad danesa de Aarhus.

Niños de todas las edades pueden jugar, moverse y dar las riendas imaginación. El parque combina el juego, la actividad física y la recreación, y se centra sobre todo en opciones de actividades dirigidas a los niños y niñas mayores. La idea promotora del proyecto era crear un espacio polivalente que no sólo fuera adecuado para el fútbol, sino también para otros tipos de actividad física. Así, las diversas áreas forman un espacio coherente, y en el encuentro de las funciones emergen nuevas formas de actividad física y espacio para interacciones sociales.