Osasuna eta hiri-garapen jasangarria

2014ko apirilean Udalsarea 21en 17. “Lan Koadernoa” argitaratu zen “Osasuna eta hiri-garapen jasangarria: Tokiko hirigintza-jarduerek osasunean zer eragin daukaten aztertzeko gida praktikoa” izenburupean. Egileek dioten moduan, helburua tokiko hirigintza-ekimenek osasunean daukaten eragina aztertzeko gida praktiko bat izatea da, eta ondokoei zuzenduta dago: hiri-ingurunea aldatzea dakarren, eta beraz, bizimodu osasungarria sustatzeko erabiltzea ahalbidetzen duen edozein ekimen (plan, programa, jarduera) planifikatzen, garatzen edo jarraipena egiten esku hartzen duten pertsona guztiei, teknikariei bereziki. Projekta Urbesen balio handiko dokumentua dela iruditzen zaigu, eta horrexegatik ematen digu are pena gehiago honen ezagutza eta erabilera maila hain bajuak izateak.

Udalsarea 21en eta Osakidetzan (Osasun Publikoa) topa dezakezue. Gazteleraz ere argitaratu zuten.

“Dones Treballant” | Col·lectiu Punt 6

Col·lectiu Punt 6-ek argitarapen berri bat aurkeztu du, “Dones Treballant. Guia de reconeixement urbà amb perspectiva de gènere”

Gida honen helburu nagusia hiriaren eraldaketan lan egin nahi duten emakumeei tresna egokiak helaraztea da. Seguru gaude asko ikasiko dugula lan honen bitartez.

Dones Treballant

Col·lectiu Punt 6 ha presentado la publicación “Dones Treballant. Guia de reconeixement urbà amb perspectiva de gènere”

El objetivo principal de esta guía es el de proporcionar herramientas de trabajo a las asociaciones de mujeres que pretendan ejercer su influencia en la trasformación urbana. Seguro que aprenderemos mucho de este trabajo.