Gaur aurkeztu dugu Andoaingo kaleak denontzat BERDIN (=), genero ikuspegitik herrian hobetu beharreko puntuen mapa osatzeko prozesua. Ekimen honetan Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean arituko gara eta Andoaingo Berdintasunerako II. Planeko ‘Herri Barneratzailea’-ri dagokion programaren barnean kokatzen da egitasmoa. Andoaingo elkarbizitza espazio publikoan nola ematen den aztertzeko lau ardatzetan zentratuko gara:
- Segurtasuna
- Mugikortasuna eta irisgarritasuna
- Emakumeen presentzia espazio publikoan
- Eguneroko bizitzarako ekipamenduak
Horretarako bost bilera-tailer ezberdin antolatu ditugu. Bilera horietan, genero ikuspegitik hirigintza lantzeko bideei buruz hitz egingo dugu kolektibo ezberdinekin, ondoren Andoaingo kalee azterketa bat egiteko.
- Azaroak 17, 18:30tan. Gaztetxean, +18 gazteak
- Azaroak 18, 17:00tan. Bertxin egoitzan, +60.
- Azaroak 20, 18:00tan Gazte Lokalean, bertako erabiltzaileekin.
- Azaroak 24, 18:30tan. Urigainen, Berdintasun Kontseiluarekin.
- Azaroak 26, 18:30tan. Basteron, interesa duen herritar ororekin.
Informazio gehiagorako, Andoaingo Udalarekin harremanetan jarri, eta jarraitu ekimena facebook edo twitter bitartez.