Arakaldoko Irisgarritasun Plana

2020an burutu genituen lanen artean dago Arakaldoko Irisgarritasun Plana. Herri txikia izanik, proposatutako jarduketak ondo neurtzen saiatu ginen, betiere gure metodologia aplikatuz: irisgarritasunarekin batera, trafikoarekiko segurtasuna eta genero ikuspegiaren txertatzea, alegia.

Arakaldon Herri-batzarrean hartu ohi dira erabakiak eta Irisgarritasun Planaren kasuan, idazketa bukatu aurretik bertan aurkeztu zitzaien bertatatu ziren bizilagunei. Deialdia 2020ko urriaren 21erako egin zen eta idazketa talde honek, Karlos Renedo udal-arkitektoarekin batera, Irisgarritasun Plana aurkeztu zuen. Aurkezpenean, planaren berri emateaz gain hau osatzeko irizpideak ere azaldu ziren.

Jarduketak aurkeztu ondoren hauen lehenespen ordenari buruzko hausnarketak partekatu zituzten eta hauek aberasteko eta osatzeko ere balio izan zuen.

Herri Batzar batean egoteko aukera paregabea izan genuen, beraz: bizilagunak eta udala parez-pare erabakiak hartzen, gardentasun osoz eta modu erosoan, batzarrak sarri egiten dituztenaren seinale. Honen berri eman zuten Aiaraldea Gaur aldizkarian, Jabi Asurmendi alkatearen hitzekin: