Deshazkundea-ri buruz Elhuyar eta Argia aldizkarietan

Deshazkundea-ri buruz Elhuyar eta Argia aldizkarietan

«Deshazkundea, mehatxu edo aukera» erreportajean gure iritzia emateko aukera izan dugu Elhuyar aldizkariko Aitziber Agirreren eskutik. Amaia Perez Orozco ekonomilaria eta Xabi Odriozola antropologoa izan ditugu ondoan.

Gure lan esparrutik, hirigintzatik alegia, nola uler dezakegu gehiago haziko ez den hiria? Posible al da hormigoiak eta asfaltoak konkistatutako eremuak berreskuratzea? Atrebentzia handiz gure hausnarketak bota ditugu eta erreportajean jasota gelditu dira. Hementxe irakur ditzakezue: