
2021eko deialdiaren oinarriak datozen egunotan argitaratuko dira, baina Irekian ikus ditzakegu puntu nabarmenenak:
- Xedea: genero-ikuspegia duten dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoa kontratatzearen ondoriozko gastuak finantzatzea.
- Zenbatekoa: gehienez 20.000 euro udal bakoitzeko (laguntzek 200.000 euroko zuzkidura dute guztira). Aurreko deialdietan gastuen %90a estaltzen zen, argitaratzen dutenean ikusiko dugu puntu hau mantentzen den.
- Eskaerak aurkezteko epea: hilabete, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lerro honek bi deialdi izan ditu aurretik (2017 eta 2019), duela ia 10 urteko diru-laguntza isolatu eta aitzindariari gehitu beharrekoak. Erreferentzia gisa, Projekta Urbes kontratatzeko laguntza horiek jaso zituzten udalak jaso ditugu:
- 2012: Irun.
- 2017: Arrigorriaga, Basauri, Markina-Xemein.
- 2019: Astigarraga, Oñati, Ondarroa, Orio.
Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak, udal-plangintzan eta -hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko.