Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hirigintza inklusiboari buruzko laguntza-deialdi bat onartu du, udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko. Horretara bideratuko dira 200.000 euro guztira.
Analisien, diagnostikoen eta ondorioen dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak eragiten dituen gastuak finantzatuko dira, barnean hartuta hirigintza-tresnak hobetzeko proposamenak edo neurri zuzentzaileak, genero-ikuspegiari dagokion aldetik, eta, zehatzago esanda, hauek:
- Eraikuntzako eta urbanizazioko ordenantzak proposatzea, edo
- Hirigintza-planeamendurako, genero-ikuspegia duten tresnak proposatzea.
Laguntzak eskatzeko epea urriaren 12an amaituko da. Informazio osoa eta kudeaketarako jarraibideak esteka honetan.
Genero ikuspegia udal plangintzan eta hirigintzan integratzeko diru-laguntzak