Ermuako Udaleko Toki Garapenerako Alorrak udalerriko jarduera sozioekonimikoa bultzatzeko asmoz 9. Toki Garapeneko Astea antolatu du. Aurten, “Hiri eredu berri baterantz” lelopean Smart Cities kontzeptua landuko da eta gure HIRIBILI proiektua aukezteko aukera izango dugu bertan.
HIRIBILI hiri-ibiltaritza preskribatu eta monitorizatzeko sistema da. Egitasmo hau ermua Mugi! programan barneratzen da, aldi berean Ermuako Udaleko Berrikuntza Soziosanitariorako Planaren barruan dagoelarik.