Inspirazioa… Danimarkan: Lokale og Anlægsfonden

Gåsebjerg Sand

Lokale og Anlægsfonden Danimarkako fundazio bat da, kultura, kirol eta aire zabaleko bizitzarako ekipamenduen eraikuntza sustatzen duena. Ulertu dugunez, fundazio honek aholkularitza, diru-laguntzak eta finantzaketa eskaintzen ditu (urtean 11 milioi euro inguru) ekipamendu eta espazio jakin batzuk eraikitzeko. Era horretako erakundeak egotea zoragarria iruditzen zaigula alde batera utzita, izugarri gustatzen zaigu haien web orria: bai jendearen eskura jartzen duten ezagutzagatik, bai bultzatu dituzten proiektuengatik berengatik, egiten ditugun proposamenak inspiratzeko gordetzen baititugu. Tartean dago KU.BE “Kulturarako eta Mugimendurako Etxea” (Frederiksberg), MVRDV estudio ezagunaren proiektua (informazio eta irudi gehiago bere webgunean).

KU.BE
KU.BE