«Ordiziako Mapa Morea» parte-hartze prozesua abiaraziko dugu datorren astean

Genero Ikuspegitik udalerriko hiri-diagnostikoa egiteko prozesu parte-hartzailea jarriko dugu abian Ordizian.

Argazkia: Ordiziako Udala.

“Hiri Debekatuaren Mapa” bat baino gehiago. Era horretako mapen helburua hiri-ingurunea batez ere emakumeen segurtasun-ezaren ikuspegitik berrikustea izan ohi da. Baina Genero Ikuspegitik udalerri bat aztertzeak beste eremu asko ukitzen ditu, gehienetan nahikoa aintzat hartzen ez direnak hiri-plangintzan eta proiektuetan.

Eguneroko bizitza erdigunera, emakumeen begiradari eta esperientziei esker. Horretarako, Ordiziako espazio eta eraikin publikoen alderdi negatiboez gain, positiboak ere aztertuko dira, zortzi ardatzen arabera. 

Lau ardatz, batez ere ikuspegi negatiboa jasotzera bideratuko dira:

  1. Segurtasuna, erasoen eta mehatxuen aurrean.
  2. Babesa, kalte eta arriskuen aurrean, batez ere trafikoak eragindakoak.
  3. Irisgarritasun unibertsala.
  4. Oinezko eta bizikletazko mugikortasuna, eta garraio publikoa.

Beste lau ardatz, batez ere begirada positiboa jasotzera bideratuko dira:

  1. Ongizate eta osasun pertsonala.
  2. Elkarbizitza, ongizate komunitarioa.
  3. Lan erreproduktiboa, zaintza eta kontziliazioa.
  4. Presentzia, emakumeen adierazgarritasun erreal eta sinbolikoa.

Udalaren konpromisoak Mapa Morearekin. Udaletxean bertan formakuntzari eta parte-hartze prozesuari hainbat saio eskainiko dio zenbait udal teknikari eta ordezkarik. Gainera, udalak abiatu berri duen Irisgarritasun Planaren diagnostikoa eta lehentasunak ezartzeko baliatuko da Mapa Morea.

Formakuntza- eta partehartze-prozesua. Lau saio egitea aurreikusi dugu, eta horretaa gain, uztailean zehar ekarpenak online egiteko aukera ere zabalduko da:

Ekainak 23AurkezpenaGenero Ikuspegia hirigintzan: zergatik eta zertarako?
Ekainak 30Parte-hartzeaOrdiziako mapaketa Genero Ikuspegitik (1-4 ardatzak)
Uztailak 7Parte-hartzeaOrdiziako mapaketa Genero Ikuspegitik (5-8 ardatzak)
IraileanParte-hartzeaMapa More bateratuari ekarpenak egitea.
Irisgarritasun Planerako lehentasunak ezartzea.

Zenbat eta partehartze zabalagoa eta anitzagoa, orduan eta mapa baliotsuagoa. Prozesu honetan ez ditugu hirigintzan “adituak” behar, Ordizian bizitzen “arituak” baizik. Beraz, herriko edozein auzotan bizi edota bertako kaleetan orduak ematen dituen emakume orori daude zuzenduta saioak, adina, jatorria eta bizi-baldintzak edozein direla ere (eta nola ez, gizonezkoak ere ongi etorriak izango dira). 

Mapa Morea: genero ikuspegia herri irisgarriagoa sortzeko. Goierri Irrati Telebista.