PROJEKTA URBESen lankide baten bila ari gara

Kontratupeko langilea edo lankide autonomoa.

Miren Vives eta Patxi Galarraga arkitektuok osatzen dugu Projekta Urbes: erakunde publikoentzako (Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza) Arkitekturaren eta Hirigintzaren inguruko zerbitzuak eskaintzen ditugu, aholkularitza arloan batez ere. Gure berezitasuna da esparru tekniko horietan gizartearen ongizatea erdigunean jarrita jarduten dugula, Jasangarritasuna, Osasuna, Ekitatea eta Zaintza ardatz hartuta.

Azken urteotan garatu ditugun lan gehienak lau esparru hauetan koka daitezke: (1) udalerrien diagnostikoa irisgarritasunaren ikuspegitik eta honen araberako Irisgarritasun Plana, (2) udalerrien diagnostikoa eta proposamenak Genero-Ikuspegitik, (3) udaletako hiri-plangintzan Genero-Ikuspegia txertatzea, eta (4) parte-hartze-prozesuen diseinua eta gidaritza.

Urteek aurrera egin ahala gero eta enkargu gehiago iristen zaigu, baina lanaren kalitateari eutsi nahi badiogu lankide bat beharko dugu bulegoko lanari aurre egiteko, batez ere bezeroari ematen diogun txostenaren edo proiektuaren idazketan.

Funtzioak

Batez ere:

  • Memoriak idaztea, taulak osatzea eta egokitzea, irudiak moldatzea eta txostenak editatzea.
  • Datuak biltzea eta interpretatzea, informazioa antolatzea (taulatan, grafikoetan, mapatan) eta diagnostikoak osatzea.

Tarteka:

  • Landa-lana (teknikoa eta soziala, kuantitatiboa eta kualitatiboa): argazkiak hartzea, neurketak egitea…

Profila

Formakuntza:

  • Gizarte-Zientziak, Ingurumen-Zientziak, Geografia, Arkitektura, Arkitektura Teknikoa.
  • Positiboki baloratuko ditugu gai hauen inguruko formazioa edo ezagutza: feminismoa, 2030·Agenda.

Tresna informatikoak:

  • Ezinbestekoa izango da ohiko tresna ofimatikoak erabat menderatzea.
  • Positiboki baloratuko dugu tresna hauek menderatzea: GIS, datu baseak.

Esperientzia:

  • Bi urte, eskaintzarekin zerikusia duten lanetan.
  • Positiboki baloratuko dugu lan autonomoan jardun izana.
  • Positiboki baloratuko dugu gizarte-konpromisoarekin zerikusia duen esperientzia.

Hizkuntzak:

  • Euskaraz eta gazteleraz, ahoz eta idatziz, zehaztasunez eta zuzen egiteko gaitasun altua.

Baldintzak

Langile autonomoa bazara, epe jakin baterako edo proiektu zehatz batzuri lotutako lankidetza-konpromisoa ados dezakegu.

Kontratupeko langilea izan nahi baduzu, hona eskaintzen ditugun baldintzak:

  • 2021eko Urriaren 1ean hasita, lan-hitzarmenaren arabera 6 hilabeteko kontratua (lan-zamaren arabera luzatzeko aukera).
  • Lantokia: Zarautz. Bulegoa autobus eta tren geltokietatik hiruzpalau minutura dago eta positiboki baloratuko dugu laneko joan-etorrietarako kotxez bide luzea egin beharrik ez izatea.
  • Jardunaldia: lanaldi erdia/osoa (kontziliazio-neurrietara egokituko gara).

Eskaerak

Mesedez, bidali zuen aurkezpenak info@projekta.eus helbidera, 2021eko Irailaren 5a baino lehen.

Categorías._.