elgoiBERDIN: Jolasa eta generoa Elgoibarko kaleetan

elgoiBERDIN lantegia martxan jarri dugu jadanik, Elgoibarko Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteak  sustatu eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak lagunduta.

Haurraren garapenean jolasak duen garrantzia funtsezkoa dela ezin dugu zalantzan jarri. Baina espazio publikoetan modu berean jolasten al dute neska eta mutilek? Eta horrela ez balitz, beraien garapenean ba ote du eraginik haurtzaroan desberdin jolasteak? Izan ere, aipatu izan ditugu Austria eta Danimarkan jarduera fisikoa, espazioa eta generoaren inguruan egin diren ikerketa desberdinak eta geure ingurunean zer gertatzen den jakiteko grina piztu zaigu.

elgoiBERDIN

Lantegi honen bidez guraso eta hezitzaileak IKERTZAILE bihurtzea proposatu dugu: taldeak osatu eta kaleko jolasa aitzaki hartuz, geure seme-alaben jarduerak aztertuko digutu kalean bertan. Horretarako,  papera eta boligrafoaz gain (metodo analogikoa, alegia) gaur egun ia denon eskutan dauden smartphone-ak erabiltzeko aukera ere izango dugu. Edozein kasutan helburua berdina izango da: kaleetako jolasak aztertzea genero ikuspegia oinarri hartuz.

“Zenbait azterlanek eskoletako espazioak aztertu dituzte, baita nola erabiltzen diren ere, eta ondorioztatu dute genero‐adierazlea erabakigarria dela. Garbi geratu da jolastokian eta jolasteko eremuetan espazioaren banaketa sexista dela oraindik ere. Jolasen hierarkiagatik, nesken eta mutilen jokabideengatik edo jolastokiaren espazioa antolatu gabe egoteagatik, mutilak erdialdean kokatzen dira eta neskak bazterretan.”

Hezkuntza‐sisteman hezkidetza eta genero‐indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida plana

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila

 

“Dones Treballant” | Col·lectiu Punt 6

Col·lectiu Punt 6-ek argitarapen berri bat aurkeztu du, “Dones Treballant. Guia de reconeixement urbà amb perspectiva de gènere”

Gida honen helburu nagusia hiriaren eraldaketan lan egin nahi duten emakumeei tresna egokiak helaraztea da. Seguru gaude asko ikasiko dugula lan honen bitartez.

Dones Treballant

Col·lectiu Punt 6 ha presentado la publicación “Dones Treballant. Guia de reconeixement urbà amb perspectiva de gènere”

El objetivo principal de esta guía es el de proporcionar herramientas de trabajo a las asociaciones de mujeres que pretendan ejercer su influencia en la trasformación urbana. Seguro que aprenderemos mucho de este trabajo.