Video: Genero Ikuspegia Hirigintzara aplikatuta | Perspectiva de Género aplicada al Urbanismo

Ondorengo bideo honetan genero ikuspegia hirigintzara aplikatzeari buruzko mahai inguru interesgarri bat ikus dezakezue. Bertan Zaida Muxí eta Rafa Rivera arkitektuek eta Lluisa Moret Sant Boi de Llobregat-eko Ongizate eta Hiritargo Saileko buruak adibide baten bitartez genero ikuspegiak hiri plangintzan dituen eraginak azalduko dizkigute. Alde batetik, udal honek aurrera eramandako egitasmo baten berri emango digute, partehartzean sustatu eta ikuspegi desberdinak kontutan izan dituen plaza baten birmoldaketari buruzkoa. Bestalde, gizartearen partehartzearen garrantziaz mintzatuko dira, espazio publikoek guztion beharrei erantzun diezaieten ezinbesteko baldintza dela adieraziz, edo eta etxebizitzen diseinuan erabiltzailearen beharrak kontutan izatearen garrantziaz.

Coloquio sobre la perspectiva de género aplicada al urbanismo entre Zaida Muxí, arquitecta, miembro del “Col.lectiu punt 6” y profesora de la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Barcelona; Lluïsa Moret, Teniente de Alcalde de Bienestar y Ciudadanía del Ayuntamiento de Sant Boi de Llobregat, en Barcelona; y Rafa Rivera, profesor de Urbanismo de la Universidad Politécnica de Valencia.

The Human Scale

El 50% de la población mundial vive en ciudades. En 2050 será el 80%. La vida en una megaciudad es a la vez encantadora y problemática. Hoy nos enfrentamos al alza del precio del petróleo, el cambio climático, la soledad y los problemas graves de salud debido a nuestra forma de vida. Pero ¿por qué? El arquitecto y profesor danés Jan Gehl  ha estudiado el comportamiento humano en las ciudades a lo largo de 40 años. Se ha documentado sobre cómo las ciudades modernas repelen la interacción humana, y sostiene que podemos construir ciudades de modo que tenga en cuenta las necesidades humanas para la inclusión y la intimidad.

The Human Scale es una película dirigida por Andreas Dalsgaard y está inspirada en el trabajo de Gehl Architects. Podéis ver diferentes clips de la película en la pestaña The Film. Os enlazamos este, en el que David Sim nos habla de una mejor manera de vivir. Tan sencillo como eso.

TheHumanScale

Munduko biztanleriaren %50 hiritartua da. 2050 urterako portzentaia hori %80koa izatea espero da. Mega-hiri horietako bizitza zoragarria, zein arazoz betea izan daiteke. Gaur egun petroleo falta, klima aldaketa eta osasun arazo larriei aurre egiten ari gara jadanik. Baina zergatik? Jan Gehl arkitektu daniarrak giza portaera hirietan aztertu du azkeneko 40 urtetan zehar. Gaur egungo hiriek gizakion harremanei uko egiten dietela dokumentatu du eta oraindik ere hiriak gizakiontzat modu egokian eraiki daitezkela dio.

The Human Scale  Andreas Dalsgaard-en film-a da eta Gehl Architects-en lanean oinarritzen da. Web orriko The Film atalean ikus ditzakezue klip ezberdinak. Guk estekatutakoan David Sim-ek bizitzeko modu hobe bati buruz hitzegiten digu. Erraza dirudi. 😉

 

Life from the edge. Gehl Architects. Copenhagen.

Camilla van Deurs, de Gehl Architects, nos habla de los espacios públicos como aglutinantes de la sociedad. Resumen no literal de lo que dice en el video: “El ser humano no se siente cómodo en un gran espacio, se siente vulnerable; la vida surge en los límites,  donde los humanos nos observamos los unos a los otros. Así creamos nuevos vínculos, poco a poco, desde el borde del espacio público que nos hace sentir seguros. La arquitectura no nos fuerza a hacer cosas. La arquitectura nos ofrece posibilidades y nosotros decidimos estar o no en ese lugar. Podemos invitar a la gente a formar parte del espacio público haciendo estos lugares agradables, placenteros.”

Gehl Architects taldeko Camilla van Deurs-ek video honetan espazio publikoak gizartea uztartzeko duen indarrari buruz hitzegiten digu. Laburpen gisa zera dio: “Gizakia ez da eroso sentitzen espazio zabalean, ahul sentitzen da; bizitza ertzetan sortzen da, gizakiok elkar behatzen dugun leku horietan. Horrela sortzen ditugu loturak, piskanaka, seguru senti arazten gaituen ertzetik. Arkitekturak ez gaitu ezer egitera behartzen. Aukerak eskaintzen dizkigu eta guk erabakitzen dugu leku horretan egon ala ez. Jendea espazio publikoaren parte izatera gonbida dezakegu espazio horiek atseginak eginez.”

Making life visible. Gehl Architects. Copenhagen.

Jan Gehl, fundador de Gehl Architects, nos habla de cómo la observación sistemática de las personas en la ciudad puede ayudarnos en el diseño de la ciudad que tome en cuenta nuestras necesidades y enriquezca nuestros sentidos. Estamos muy de acuerdo con su tesis.

Gehl Architects estudioaren sortzaile den Jan Gehl-ek, pertsonak hirian behatzeak hiriaren diseinuan nola lagun gaitzaken kontatzen digu, hiriek gure beharrak kontutan izan eta gure zentzuak aberas ditzaten. Ados gaude, bai, esandakoarekin.