Uda Ikastaroak EHU: “Osasuna auzoetan. Ahalduntzea eta parte-hartze komunitarioa.”

“Salud en los barrios. Empoderamiento y participación comunitaria.” Uda Ikastaroan parte-hartzera gonbidatu gaituzte. Uztailak 2 eta 3an Miramar jauregian izango gara, guretzat eredu diren beste hainbatekin, Carme Borrell eta Rafael Cofiño tarteko (hemen Carme Rafaren blogean).

Ikastaroak auzoa hartuko du analisi unitate eta gure ekarpenak hirigintzaren hizkuntza arrotza osasun komunitarioaren errealitatera hurbiltzea izango du helburu, elkarlanean aritu ahal izateko: gure bizitzen eskenatoki den espazio publiko hurbila, espazio hauen garrantzia komunitatea eraikitzeko orduan, genero ikuspegia lan-metodologia gisa erabiltzea… Guzti hau 45 minututan, ondoren honi buruz hitz egiteko aukera izan dezagun.

Oharra: Izenburua euskaraz jarri dugun arren, ikastaroa gazteleraz egiteko eskatu digute. Hala ere, prestatuko dugun materiala euskaraz ere eskura jartzen saiatuko gara.