Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak Sailaren bitartez, genero-ikuspegiaren arabera hirigintza-tresnak hobetzeko proposamenak edo neurri zuzentzaileak dituzten analisien, diagnostikoen eta ondorioen dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoaren kontratazioa finantzatuko die udalei. Lagunduko direnak:

  • Eraikuntzako eta urbanizazioko Ordenantzen proposamena.
  • Hirigintza-plangintzarako tresnen proposamena.
  • Baldintza: dokumentuak Hasierako Onespena oraindik lortu EZ izana.

Oinarrizko informazioa:

  • Gastuen %90a lagunduko da, BEZa aparte, eta gehienez 22.000 euro udal bakoitzeko.
  • Eskabideak aurkezteko azken eguna: uztailaren 8a.
  • Agindua ekainaren 8an argitaratu zen EHAAn.
  • Informazio gehiago eta izapideak, egoitza elektronikoan.

Dirulaguntza honi dagokionez, Projekta Urbes-ek hiri-planeamenduan genero-ikuspegia txertatzeko zerbitzu osoa eskaintzen dugu:

  • Aholkularitza teknikoa.
  • Dagoen hiriaren diagnostikoa: espazio publikoa, ekipamenduak, irisgarritasuna eta mugikortasuna, etab.
  • Idatzizko dokumentuen zein planuen gaineko diagnostikoak, justifikazioak eta neurri zuzentzaileen proposamena.
  • Udal-arduradunei, eragile sozialei eta herritarrei zuzendutako prestakuntza eta parte-hartze prozesuen diseinua, gidaritza eta idazkaritza lana.
  • Generoaren araberako Aurretiazko Eragin Txostena.

Hirigintza-plangintzarako tresnatan eta ordenantzetan genero-ikuspegia txertatzen egin ditugun lanak:

  • Hiri-antolamenduko tresnatan genero-ikuspegia txertatzea: Gasteiz (Hirigune Historikoko BIPB, jardunean), Hondarribia (HAPO, jardunean), Oñati (HAPO, 2020), Ondarroa (HAPO, 2020), Orio (HAPO, 2020), Astigarraga (HAPO, 2020), Arrigorriaga (HAPO, 2019), Basauri (HAPO, 2018), Bilbo (HAPO, 2015).
  • Genero-ikuspegitik eraikuntzako eta urbanizazioko Ordenantzak idaztea: Markina-Xemein (2019), Irun (2013).
  • Hirigintza-plangintzarako tresnen eta ordenantzen Genero Eraginaren Txostena idaztea: Zarautz (2021), Durango (2021), Bilbo (2021), Sopela (2020), Eltziego (2020), Plentzia (2019), Barakaldo (2018), Markina-Xemein (2018).

Udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia integratzeko 2022ko dirulaguntzak